LEORPE Txakur-Katu Egoitzan dauden kaiola guztiak berriak dira eta 2 motatako kaiolak eskeintzen dira:
- Bakarkako kaiolak: Bakarkako zona zabalak eskeintzen dira, 5m² dituen barne-aldea eta beste 5m² dituen kanpo aldea, non nahi dutenean sar eta atera daitezkeen.
- Zona komunak: Txakur handientzat 15m²-ko barne eta 11m²-ko kanpo gunea duen kaiola eskaintzen da. Txakur txikientzat berriz, 22m²-ko barne gunea daukagu leku atseginago bat eskeini ahal izateko.